Aste nagusia amaitu egin da. Aurten, urtero lez, izugarriak izan dira jaiak.Nahiz eta egondako kontzertuak nire gustoak ez izan, festa izugarria da. Bakarrik Carlos Bautesen kontzertura joan naiz. Bere abestirik famatuenak abestu zituen, eta bere diska berriko kantak ezagutarazi zizkigun, han Abandoibarran geunden guztioi; mordoari esango nike nik, jende pila joan baitzen. Esan beharra dago ere, diska berri horretako abesti guztiak berak (Carlos Bautesek) idatziak direla, hortik dator diskaren izena "De mi puño y letra". Venezuelatik ekarritako musika latinoarekin gozatu genuen, dantzatu genuen, eta esan beharra dago ere, haren presentziarekin liluratu gintuela. Ez da tipo guapoa, baina oso erakargarria da, benetan.
Gero, txosnak, beti bezala! itzelak! Txomin Barullo, Gogorregi, Hontzak... eta giroa ezinhobea! Lagunekin poteoan ibiltzea, KZT peñarekin biltzea... ezin da diruarekin ordaindu.
Esan bezala, Bilboko jaiak hoberenak dira, eta inoiz ez dute huts emango. Orain, datorren urtean jaiei gogor eusteko, prestatzen hasi beharko. Datorren urtean gehiago!
FOTO SACADA DE: http://www.hiru.com/euskal_kultura/euskal_kultura_03100.html/marijaia.jpg

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada